XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Naparroako Leitzan lotan zeudela, gaberdiz, etsaia ba zetorrela ta, turuta-soñua jo, ta Donoztabera jotzeko.

Euri jasa izugarria ari zun mendi illun aietan.

Donoztabera ziranean, Errekondo ta aren aldameneko mutilak asi ziran, gobernuaren soldatu-taldea ara etorri-berria zala, ta alper-alperrik zala aiei buruzkatzea, ta eskuak eman obe zutela... ta olakoak adierazten.

Bitartean errira baño len buruzagiak aldegin zuten, eztakigu nora ta nola! Karlista-mutil bizkor aiek amorruak artu zitun, beren buruak nagusirik gabe ikustean.

Ala gerrarik etzitekela egin, eta bere artan armak utzi zituzten.

Ez ordea Santa Kruzekin ziran Ernialdeko mutil batzuk eta beste bakar batzuk: oek Prantzira sartu ziran, Urruña deritzaion errira.

An arontza ta onontza zebillen, Españiko gobernuak zelatariak bialtzen baitzitun ua arrapatzeko.

Bein batez, bi lagunekin Urruñara joan zan txango batean, an atsaldekoa egiteko asmoan.

Bidean bi jendarme Prantsesekin topo egin zuten, eta ezer etziten egin, ezpaitzituten ezagutu.

Andik ateratzean, bere aiekin buru egin zuten, eta aiek bakoitzari Prantzirako garbitasunak eskatu; jakin izan baitzuten, Santa Kruz aien artean zala.

¿Non dezu garbitasun-papera? galdegin zioten.

- Ez deramat beñere nerekin: olako etxetan daukat, bear ba dezute.

- Goazen ara, ta besotik eraman zuten.

Etxera ziranean, nagusia aldegiña zan, eta an zeuden emakumeai, aren garbitasunak edo paperak ateratzeko agindu ziten.

Gaxo aiek ikararen ikaraz, etzekiten zer egin.